Zoriontsuak gara erregerik hoberenaren menpe biziz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko urr. 10a, 12:51

Benjamin Franklinek idatzi zuen “Zoriontsuak gara erregerik hoberenaren menpe biziz” eta Thomas Jeffersonek gaineratzen zuen “amerikanoek ez dute ez gogo, ezta interesik ere, monarkiatik kanpo bizitzeko”. Bien testuak 1776. urte hasierakoak dira. Urte bereko udan Independentziaren Adierazpena bultzatu zuten eta Ipar Amerikako iraultza prozesua hasi zen. Garaiko inork ez zuen zetorrenaren susmorik antzeman, ezta protagonista nagusiak izango zirenak.

Etengabe errepikatzen den fenomenoaren adibidea da. Datorrena ez da asmatzen, aurreikuspenek huts egiten dute. Azken urte hauetan bizi izan ditugun gertaerek ederki ilustratzen dute esandakoa: finantzen krisia, Brexita, Kolonbiako erreferenduma, Espainiako alderdien inplosioa…

Okerrera goaz “komunikazioaren gizartean”. Testu hiperlaburrak nagusitu dira, emozio pertsonalek iritzia balidatzen dute, berehalakotasuna da arrakastaren giltza, guztiok gai guztien kontura uste sendoa dugula sinesten dugu. Horrela, oso konplexua denaren aurrean gero eta begirada ergelagoa egiteko joera dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!