Sizilorena

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko eka. 13a, 13:17

Elkarrekin bizi gara edo ez gara bizi. Tribuak osatzen ditugu, taldeak, koadrilak, familiak, auzokideak.

Askotan, ia beti esan genezake, ez gara ohartzen bizi garen unea errepikaezina dela. Behin bakarrik gertatuko dela. Adinarekin ez dugu ikasten. Esperientziak hausnartuz, agian, arreta handiagoa jar dezakegu.

Horregatik ariketa bikaina egitera behartu behar dugu gure burua: entzutera. Kalakan aritzen gara, gehiago edo gutxiago, eta entzuteko gaitasun motela dugu, gure gertukoari atea zabaldu beharko genioke.

Adibide bikainak ditugu. Grezia klasikoan, Efeso hiritik gertu, Sizilok Euterpe bere emazteari epitafio hau eskaini zion:

Bizi zaren bitartean, distira izan,/ez sufritu ezerengatik./ Bizitza laburra da,/eta denborak bere ordaina eskatzen du./

Hau abestu zuen Corellako gazte talde batek ia hutsik zen San Nikolas elizan ostiral arratsaldean. Kanpoan burrunba itzela zegoen, jasan ezina.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!