Herioa beti bueltaka dabil. Orain ez bada, geroago. Hor ditugu korapilatuak lagunak, lagun ohiak. Senide eta azokideak. Ezin burutik kendu. Ez da adin kontua bakarrik.
Besterik gabe, udaberriko arratsalde epeletan joandakoak datoz gogora. Noizbait beraiekin egindakoa solasa edo paseoa datorkigu itzaletatik. Aurreko ostiralean, adibidez, Katakraken falta zirenen zerrenda isila egiterakoan.
Aspaldi, poema zoragarria idatzi zuen Joxean Artzek:
Liliak ederrago dira/ norbaitek usaintzean ;/txorien kantua ere/ norbaitek entzutean.(…)
Eguzkiak ez du berotzen/ zulotik irtetzen ez dan sugandilarik ;/ ez eta haizeak ere laztantzen/ ilunpean lizuntzen dagoen marrubirik.