Agonia-egoera?

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko mar. 22a, 09:38

Albert Einsteinek egindako kalkulu zuzenak aldatu zituen unibertsoa estatikoa zela pentsatzen jarraitzeko, hau da, ez zela ez uzkurtzen ezta hedatzen ere.

Urteak pasa eta aitortu zuen egindako hutsik larriena izan zela. Ondorioztatu zuen teoriak erabakitzen duela dugun aztertzeko gaitasuna.

Euskalgintzak atxikimendua erakutsi dio agonia-egoerari. Bertsio ezberdinetan gorputza eman dio bultzada horri. XX. mendearen hasieran kristautasuna eta nekazaritza munduaren ordezkapenarekin lotu zuen bere diskurtsoa: desagertzear zegoenaren etorkizuna. XXI. ren hasieran ideologia nagusi askoren noraezarekin korapilatu da.

Dena gaizki, berandu, exkax egiten omen dugu. Honekin bat egiten dutenok zutabe eta tertuliakide publiko arrakastatsuak dira. Korronte nagusia da. Biktimen komunitatea gara.

Bitartean, euskara heldu ikasi zuen Peiok liburua aurkeztu du edo eskolan euskara ikasitako Unaik poesia bilduma kaleratu du edo Merced kalean euskaraz aritzen gara kontaezinak garen bizilagunen artean.

Teoria egokiaren premia dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!