Zarata eta erretiroa

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2016ko ots. 15a, 12:23

Pasa den asteko berrien artean gehiegizko zaratarena agertu da. Ez da kontu berria. Marcial idazle klasikoak landatar bizitza nahi zuen Erroman pairatzen zuen etengabeko zarata saihesteko. “Epigrametan” idatzi zuen: “Hirian pobreak ez du pentsatzeko aukerarik, ezta atsedena hartzeko. Eskolako maisuek goizeko bizitza trabatzen dute, gauean okinek, lapikogileek mailukadekin egun osoan, hemen diru-trukatzaileak bere mahai zikina kolpatzen du Neronen txanponez.”

Senekak, aldiz, garbi zuen hausnarketarako eta pentsamendurako espazioa ez zela hirietatik kanpo ziren aberatsen villa bukolikoak. Horrelakoetan, zorrotz esaten zuen, pertsonen axolagabekeria eta geldotasuna nagusitzen dira. Berarentzat erretiroa balizko espazioa da, nork bere baitan gogoa biltzen duenean sor dezakeena, etxean izan edo kale zaratatsuaren erdian. Luciliori bidalitako eskutitzen artean dio: “Zoriontsu zu, burdinazko gizona, burua lasai gordetzen dakiena anabasaren erdian! (…) Dena durundan izan daiteke kanpoan barruan aztoramenik ez bada.”

Bi mila urte baino gehiagoko eztabaida zarata eta erretiroarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!