Gure arbasoentzat eguzkiak eta ilargiak finkatzen zuten egutegia. Gure zaharrentzako fabrika eta lantegien erlojuak. Guretzat kontsumo aldi intentsiboak. Orain merkealdiak, gero atseden txikia, opor txikien turismoa, ondoren salmenta bereziak, herri eta auzoetako jaien zikloa, udako bidaiak, eskola bueltarena eta berriro hastera. Korronte honetatik kanpo galtzaileak daude. Pobreak, prekarioak, zaintza behar dutenak, migratzaileak. Ez dugu gure burua beraiekin nahi.
Spinoza filosofoak zioen: “Gure bizitza fisikoan eta sozialean uko egitera behartuak gara galera handiago bat ekiditeko, horrek irmotasuna ematen digu desengainuaren aurrean”.
Egungo kontsumo bizitzarekin talka egiten duen hausnarketa da. Ez diogu ezeri uko egiten, horrek larriki zorigaiztokoak egiten gaituelako. Guztiari baietza ematean datza gure bizi iraupena.
Heideggerrek Spinoza irakurri eta gaineratuko du: “Uko egiteak ez du kentzen, ematen du”.
Bizitzan garrantzia zeri eman ikasteko aldapa pikoa dugu.