Negu atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko abe. 21a, 12:25

Burua itotzen dugu eguneroko xedeetan eta ez dugu gehiagorako betarik. Ikusmira laburrekin ari gara iraganeko korapiloa askatu nahian. Horrek ez digu laguntzen. Igande osteko astelehen honetan etena egingo dut, ordu batzuetakoa edo luzeagoa agian, bizitzan garrantzitsua denaz hausnartzeko.

F.García Lorcaren “Poeta New Yorken” laguntza handia izanen dut.

Balsa adarretan
Hosto bat erori zen.
Eta bi.
Eta hiru.
Ilargian arrain bat ari zen igerian.
Urak ordubete egiten du lo
eta Itxaso zuriak ehun.
Dama
hilik zegoen adarrean.
Moja
arabi sagarraren barruan kantuan.
Neska koxkorra
pinutik zihoan pinaburura.
Eta pinua
txoriaren lumatxoaren bila.
Baina urretxindorrak
bere zauriei egiten zien negar inguruan.
Eta neuk ere bai
hosto bat erori baitzen
eta bi
eta hiru.
Eta kristalezko buru bat
eta paperezko biolin bat.
Eta elurra munduari nagusituko litzaioke,
elurrak hilabete egingo balu lo,
eta adarrak munduarekin borrokatzen ziren,
banan-banan
binaka
eta hirunaka.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!