Heriotza hautatuak.

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko abe. 7a, 09:52

Heriotza guztiak ez dira berdinak. Egunero heriotza tragikoak,
krudelak eta bidegabeak gertatzen dira. Oroimenean pilatuak ditugu
urrutiko goseteek sortutako gorpuak, itsasoak itzultzen dituen haur
iheslariak, lehergailuek zartatu ondorengo paisaia kaotiko eta
odoltsuak. Baina ez gara hunkitzen, ez dituzte giza erantzunik
sortzen.
Esaten da gizarte garaikideak mozorro asko eta ia aldi berean
erabiltzera behartzen gaituela, modu zatikatuan, etenak eginez.
Aurpegi anitz emateko premian gara denbora tarte txikian.
Gizartearen parte garela sentitzeko jokaera da, antzekoak direnen
ondoan bat egiteko. Hurbiltasuna ideietan baino maneiatzeko
irristakorrak diren sentimenduetan oinarritzen dugu.
Eraginkorragoak dira, tranpatiagoak ere. Zirrara sozialen gose gara,
adikzioaren mugatik harago. Kiroletan bilatzen dugu, ikurretan,
kontzertu eta jaietan, erlijioan edo politikan. Gaur egun dena
“informazio arrosa” bihurtzeko joera dago. Horrek du arrakasta
soziala.
Narrazio emozionalak mugituko ditu gure bizitzak. Parisen hildakoek
hiritarrengan ondorio sentimentalak edukiko ditu eta, aldi berean,
askatasunen murrizketak edo erantzun militarrak arazorik gabe
kateatuko dira. Beste gertaera askok ez dute tragedia emozionala
izateko bultzada politiko eta mediatikoa edukiko eta heriotza horiek
indiferentziaz ahaztuko ditugu. Folietinak dira eraginkorrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!