Mugak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko aza. 30a, 12:10

Azken hilabete hauetan mugak iragazkorragoak bihurtu dira, neurri batean, itxuragabetu direla ematen du. Egoera eta eragile askoren ondorioa izan da orain esku artean duguna. Eta horrela izanik, egoera berriak paralisia sortu digu, zer egin ez dakigula ematen du. Paisaiak mugak ziren garaietan bezala ulertzen ditugu eta, aldi berean, begiradak ez duela balio antzematen dugu.

Horrela, besteak beste, euskalgintzan bazterretik bazterrerako begirada ezin dugu gainditu, kulturgintzan dena ontzat eta sinpatiko hartzen dugu, nagikeri intelektuala gure egin dugu aspaldi…eta bitartean denbora aurrera doa.

Agian, garai mitikoetatik datorren oihartzuna entzun beharko genuke. Isaias profetak ekintzaile izateko deia egin zuen moduan:
Zabalagotu / zeure etxolaren esparrua,/ hedatu beldur gabe / zeure egoitza-oihalak; /luzatu lokarriak, / sartu gogor ziriak, / ezker-eskuin haziko baitzara;/(…)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!