Trasteak apaletan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko aza. 9a, 12:37

Goizeko 7:30ak dira. Kalean hiru itzal lanera, presaka. Dena hutsik eta bustia. Azken urteetako fenomenoa aurrez-aurre: turista taldeak Udal plazan eta Estafetak kalean. Oraindik ez dugu gure burua egin. Bitxia egiten zaigu Iruñean turismoaren uholdea. Ez dira sanferminak eta hemen dira.
Ella Shohatak aztertu du turismo masiboaren eragina. Garbi du esklabotasuna edo kolonialismoaren mailako katastrofe historikoak ez dituela sortu baina jarduera honek dituen ondorio luze eta sakonak azpimarratu ditu. Turistok, gu ere parte garelako, zerbitzu eta merkantzia iraunkorrak kontsumitzen ditugu, era guztietakoak eta mugarik gabe. Maletan sartzen dugu ura, erregaiak, eraikinak, pertsonen gorputzak, paisaiak, janaria, edo emozioak. Hori gutxi balitz, oroigarri materialak erosten ditugu. Industria honen historiaurrean tokiko postalak ziren nagusi. Orain denetarik dago eskura: zezen, jirafa eta oilar totemikoak, ustezko jantzi tradizionalak, apaingarriak, txanoak, txapelak, elastikoak, posterrak, elikagai tipikoak… Turismoak industria berezia sortu du, beste alorretara zabaldu den ereduan aitzindaria izan dena: prezio txikian sortu segituan zakarrontzira botatzeko.

Etxeko tiradera edo apaletan diren traste horiek bizitzaren hutsaltasunaren berri ematen digute, kontsumoaren arrasto triste eta nostalgikoarena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!