Arrakasta

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko urr. 19a, 13:00

Ematen du lidergoa duten enpresa pribatuek bikaintasun mailara iritsi direlako dela. Hau da, zuzendaritza egokien eraginez, produktu hoberenak eta prezio lehiakorrenak lortzen dituzte. Gardentasuna, ahalegina eta eraginkortasuna dira arrakastaren giltza. Gainerako guztiak porrotean edo biziraun dira eta egindako akatsen ordaina dute. Eguneroko erabakietan, bizitza errelean beraz, sinesten dugu axioma hau.
Nafarroara datozen bidaiariak konturatzen dira ohiz kanpoko kotxe garesti alemaniar direla gure bideetan. Etxe askoren arrakasta sozialaren seinale da. Norberaren ustezko arrakastak maila bereko merkantziak eskatzen ditu.
Gero, jakina, arrakastaren errepublikatik iristen zaizkigu, bata bestearen atzetik, iruzur erraldoien berriak: Mannesman, Siemens, Daimler-Chrysler, Deutsche Bank, Deustche Post edo Volkswagenarena. Gero, bizilagunaren etxeko miseria ekonomikoak agerian gelditzen dira, kotxe handi eta ederrari distira ateratzen dioten bitartean.

Roland Barthes pentsalari oparoak idatzi du: “Merkantziak ikur kulturalak dira, kultura nagusiak janzten ditu esanahi, asoziazio eta konnotazio jakinekin”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!