Gora Canutoren lagunak!

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Etxarte 2015ko ira. 14a, 13:22

Egia da. Canuto IIa atsegin dut. Ingalaterra eta Danimarkako erregea izan zen urrutiko garaietan (995-1035).

Itsasgorak kezka handia sortzen zion. Arazoarekin bukatzea deliberatu zuen. Bere burua kementsua sentitzen zuen. Hondartzan egurrezko habea tinkatu arazi zuen, bere gorputza bertan lotu eta itsasoari agindu zion kapritxo harekin behingoz bukatzeko, gora-behera ergelak iragana zirela, kitto. Bera lekuko.

Itsasoak urperatu zuenean ingurukoek azkar batean askatu zuten.

Halako lagunak behar ditugu itsutu egiten garenean, itsasgora ikusten ez dugunean, bizitzak gainezka egiten digunean, arnasa ematera datozen kideak.

Zaindu ondoko kidea! Entzun kideen abisuak! Horrela atarian den negu luzeko aldia eramangarria egingo zaigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!