Gan den urteko arrakasta ikusita, Euskal Nobela Beltzaren Astea antolatu dute ilbeltzaren 18tik 24ra Baztanen. Egitarau zabala prestatu dute (H)ilbeltza taldekoek horretarako.
Ilbeltzaren 18an, astelehena, Aste Beltzaren irekiera eta (H)ilbeltza beltzaz webgunearen aurkezpena eginen dute Elizondoko liburutegian 19:00etan.
Ilbeltzaren 19an, asteartea: Idazleekin solasean ekimena Xabier eta Martin Etxeberria anaiekin, Gizon gogorraren sekretua liburuari buruz Arizkungo medikuaren etxean 19:00etan.
Ilbeltzaren 21ean, ortzeguna, Jose Antonio Loidi, Angelita arrebaren begietatik solasaldia Iruritako Jauregiarten 19:00etan.
Ilbeltzaren 22an, ortzirala, Akabaila beltzak zineman solasaldia Harkaitz Canorekin, Elizondoko Arizkunenean 19:00etan.
Ilbeltzaren 23an larunbat goizeko 11tan Beltzean beltz… eta Jim Thompson mahai ingurua: Xabier Olarra eta Miel Angel Elustondorekin Arizkunenean.
14:00etan bazkaria Erlategi elkartean (txartelak eskuratzeko idatzi ilbeltzabaztanen@ gmail.com helbidera).
16:00etan liburu aurkezpenak elkartean berean:
- Jon Alonsoren Beltzaren koloreak (nobela beltzari buruzko oharrak).
- Jon Arretxeren Estolda Jolasak.
- Gotzon Barandiaranen Gidariaren okerra.
Ondotik, Koldo Almandozen Columba Palumus laburmetraiaren aurkezpena.
20:00etan Susmagarrien gaua Jauregiarten.
Ilbeltzaren 24an, igande goizeko 11tan Kronika beltz baten itzulixka, Erratzuko Plazatik abiatuta. 14:00etan Pikinika Erratzuko lixutegian. Euskal Nobela Beltzaren Astea akitzeko, 19:00etan irakurraldi musikatua Idoia eta Mikelekin Jauregiarten.