Espainiako Audientzia Nazionalera inputatu gisara deklaratzera deitu dute Leitzako alkatea

Erabiltzailearen aurpegia erran.eus 2015ko abe. 11a, 10:34

Leitzako Udaletxea (Irudia: Wikimapia).

Terrorismoaren gorazarrea, prebarikazioa eta malbertsazio delituak egotzi dizkiote Mikel Zabaletari Leitzako pestetako programan idatzitako agurrarengatik.

«Nazioarteko Giza Eskubideen egunean, Audientzia Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu nau». Halaxe jakinarazi du abenduaren 11an Mikel Zabaleta Aramendia Leitzako alkateak. Hitzordua abenduaren 21ean da, eta akusazio oso larriak dira, pestetako programan idatzi zuen alkatearen agurrarengatik: Terrorismoaren gorazarrea, prebarikazioa eta malbertsazioa.

Mikel Zabaleta alkateak adierazi duenez, «nere delitua: Pestetako programan, alkatearen agurrean, nere iritzia eman izana. Besteak beste, Torrea Elkarteari egin dioten konfiskazio bidegabea salatzeagatik.
Adierazpen Askatasunaren aurkako beste eraso larri bat dela iruditzen zaigu.
Ez da kasualitatea, ongi planifikatutako jazarpen politiko kanpaina bat baizik».

Datozen egunetan deialdiak deituko dira, egoera hau salatzeko, eta Adierazpen Askatasuna aldarrikatzeko.
Leitzako alkatearen esanetan, «bertan ahal dugun guztiok parte har dezagun garrantzitsua da. Izan ere, inputazioa niri egiten badidate ere, ez da gai pertsonala delako, Leitzako alkatea naizelako baizik, eta zehazki, EH Bilduko zerrendatik aukeratutakoa».

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!