Nafarroaren Eguna girotzeko Kulturaldia antolatu dute aurten ere Baigorrin

Erabiltzailearen aurpegia erran.eus 2015ko api. 16a, 22:56

Hertz ganbera orkestrak (Xare laborategia) parte hartuko du apirilaren 25eko Guk ta Guk-tarrak ikusgarri berezian. (Argazkia: erran.eus)

Urtero bezala, apirilean Kulturaldia antolatu du Baigorriko Basaizea Kultur Elkarteak. Hilaren 26an Nafarroaren Egunarekin borobilduko dute egitaraua, baina aitzinetik hainbat ekitaldi izanen dira.

[Albistea erran.eus-en]

Apirilaren 19an, igande arratsaldeko 5etan, kantaldi akustikoa eskainiko du Ruper Ordorikak Ortzaizeko Goicoechea Lur ontzi saltegian. Sartzea 10 euro gostako da.

Apirilaren 25ean, larunbatean, 21:00etan Baigorriko elizan, Guk ta Guk-tarrak ikusgarri berezia eskainiko dute, Kulturaldian bakarrik emana izanen dena, GUKen kantu zaharrak molde berrian emanak. Aire ahizpak, Xendarineko ahizpak, Astezkenekoak, Baigorriko gaiteroak, Hertz ganbara orkestra (Xare laborategia), Sustrai Colina eta Fredi Paia aritzekoak dira. Sartzea 15 euro gostako da.

Nafarroaren Eguna apirilaren 26an

Apirilaren 26an, berriz, Nafarroaren Eguna ospatuko dute Baigorrin. Goizean elizako plazan eginen dira ekitaldiak. 10:30ean txalaparta; 11:00etan bertsolariak; 11:30ean dantza ikusgarria; 12:00etan Baigorri, Kilimon eta Txantreako ziganteak, Altsasu, Otsagabia eta Arrolako dantzariak, Erriberako Paloteadoa, Basaldunak, Basaizearen hitza eta Karmeleren irrintzina. 13:30ean Jauziak Uztarizeko txararangarekin, Ezpela, Muttiko Alaiak eta esku lanen erakusketa.

14:30ean bazkari nagusia eginen da Pentzean eta bazkalondoan, Uztaritze, Kuxkuxtu eta Ezpela txarangak, trikitilariak, kantariak, gaiteroak eta bertze animazioak izanen dira.

Plaza Nagusian eta inguruan, 12:30etik 14:00etara Kli-k ariko da, 14:00etatik 16:30era Tek elektrotxaranga eta Oxabi, 16:30etik 18:00etara Mutiko Alaiak eta 18:00etatik 19:30era Ezpela eta Kuxkuxtu.

Plaza Nagusian, 14:00etan H-Den ariko da, 15:00etan bertso saioa Odei Barroso, Julio Soto eta Iñaki Alemanekin; 16:00etan Leihotik (Etorkizuna Kontzeptuak); 17:00etan dantza ikusgarria, Altsasu, Otsagabia eta Erriberako dantzariekin; 18:30ean Jauziak Ezpela txarangarekin; 19:30ean Kiki Bordatxo eta 21:30ean erromeria.

Xokoan kontzertuak izanen dira. 19:00etan Xutrik taldea; 21:00etan Itziarren Semeak; 23:00etan Holako eta 01:00etatik aitzin, Tirri&Tery DJ.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!