Plagioa ala ikerketa?

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017ko mar. 2a, 12:14

Originaltasun-maila uste baino txikiagoa da. Elkarri kopiatuz bizi gara denok, eta hori ez da lotsatzekoa, kontu natural eta beharrezkoa baizik. Informazio iturriak ugaritzen eta gero eta oparoagoak diren heinean, erronka aukeratzen jakitea da: norengana hurbildu, nori kopiatu.

Lehengo egunean, artikulu-sariketa baten bileran parte hartu nuen. Saria eraman zuen artikuluaren izenburua esatea aski da ikusteko hura ez zela oso kontu literarioa: “Administrazioen esleipenetan prezioaren irizpideari jarri beharreko mugak”.

Bada, gutako bat ezezkoan tematu zen, lan hori saritzerik ez zegoela esanez. Zergatik? Gaiaz asko dakien aditu baten liburuan oinarritzen zelako. Batek kontra egin zion, artikuluan beste aditu batzuk ere aipatzen zirela nabarmenduz. Eta ondokoa gehituz: “Aditu bati kopiatzea plagioa da, baina askori kopiatuz gero hori ikerketa-lana da”.

Hortxe amaitu zen eztabaida. Hortxe hasi zen niretzat plagio ona aldarrikatzeko gogoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!