Abiadura handia

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti

Duela ehun bat urteko pasadizoa da. Baserritar bikotea ezkondu eta, bizitzan lehen aldiz, bi gazteek trena hartu dute. Irundik Madrila. Bidaia luzea, Txirritaren bertsoak islatzen duenez: Goizian irten Irundik eta iluntzerako Madrila.

Hamaika orduko bidaia dela esan diete. Laburxeagoa izan denez, abiatu zirenetik hamar ordura Madrilen dira baserritarrak. Pozik uste baino lehenago heldu direlako? Alderantziz: triste, bidaiaz gozatzeko ordu bat lapurtu dietelakoan.

Gaurko talaiatik ikusita, kosta egiten zaigu bikotearen erreakzioa ulertzea. Izan ere, guk abiadura handia nahiago dugu. Abiadura handia trenean eta, oro har, bizitzan: ahalik eta azkarren mugitu, batetik bestera, bizitzaren bidaiaz gozatzen ikasi gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!