Puru bana esku artean

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko ira. 29a, 12:16

Duela hogei urte Nafarroan gertatu zen. Otanok dimisioa eman zuen, egunkari batek Suitzako diru kontu zikinen berri eman eta berehala. Sozialistek, orduan, bi aukera zituzten: gobernu aurrerakoia edo UPNren esku uztea. Madrilek izendatu zituen gestorako kideek ez zuten dudarik izan: UPNri eman zioten gobernua, eta handik gutxira botoa ere horietako batzuek. Geroztik, maldan behera dabiltza nafar sozialistak.

Handik hogei urtera, Espainian. Bi pertsonaia. Yate batean bata, Monkloako bulegoan bestea, puru habano bana esku artean. Biek gutxi dute sozialistatik, lehenbizikoa urte askoan PSOEko buru izan bazen ere.

Zupada luzea eman diote puruari. Biak pozik eta harro daude, begi bistakoa da. Yate handian dagoenak, oraindik ere, sozialisten artean agintzen duela frogatu duelako. Bigarrenak ere badu kontent egoteko arrazoirik. Moncloan segitzeko aukera guztiak ditu.

Egia da alderdiak guztiz kakazturik segitzen duela, baina horretaz inor ez da gogoratzen.

Guztiak Madrilgo Ferraz kaleko egoitzari begira ari dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!