Bizitza zukutu, limoi bat zukutzen den bezala

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko urt. 14a, 12:27

Liburu bat hartu eta istorioak hunkitu egiten bagaitu, edo hausnarketa eginarazten, bizitza ulertzen laguntzen badigu, bere argi-ilun guztiekin, horietako bat gertatzen bada, hori benetako literatura den seinale.

Erretiro garaian dabilen bikote bat izan liteke istorio horietako baten protagonista. Emazteari pankreako minbizia diagnostikatu berri diote. Senarra, etengabeko paper festan bizi baita, horretaz apunteak hartzen hasiko da, agian idaztea ezinbestekoa duelako egoera berria ulertu eta hartara moldatzen saiatzeko.

Anjel Lertxundi da senar hori. Eta “Zu” gogoeta horiek biltzen dituen liburu gomendagarria.

Joxerra Garziak zioen bezala, oriotarrak, oraingoan ere, lertxunditurik utzi gaitu. Ni, behintzat, halaxe utzi nau, nire alean azpimarraturik dagoen esaldi kopuru handiak erakusten duen bezala. Hona hemen esaldi horietako bat:

“Bizitza zukutu, limoi bat zukutzen den bezala”.

Urte berriko asmo onak martxan jartzeko garai honetan, nekez asma liteke aholku hoberik.

“Bizitza zukutu, limoi bat zukutzen den bezala”.

Hortxe duzue gomendioa, erositako prezioan saldua, oriotarraren estutik zuei guztioi eskainia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!