Libururen bat egin duenak badaki: sekula ez da amaitzen. Inprentan noizbait sartu behar denez, amaitu-edo egiten da, labetik atera berritan lanean segitzeko.
Liburua jaso, hartu, edozein orritatik zabaldu eta beti asmatzen dugu. Asmatu, asmatu nahi ez dugunean, noski. Izan ere, hortxe dago aurretik hamaika aldiz irakurriagatik ikusi ez dugun akatsa: gaizki jarritako koma, azkarregi eginiko argazki oina, borobildu gabeko esaldia. Erremediorik ez dagoenean aise ikusten dira hutsak.
Horrelakoetan, hobe labetik zuzenean hartu eta pare bat urtez zabalduko ez dugun tiradera batean uzten badugu.
Egilea nazkaturik dago, denbora behar du testura bueltatzeko. Esan bezala pare bat urte gutxienez…