1982ko Nafarroa hura gainditzeko beharra

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2015ko mar. 12a, 12:00

Joxerra Senarrek CAN-en aferaz idatzi duen liburua harturik, duela hogeita hamar urtetik gorako Nafarroara bidaia, betikoan gaudela konturatzeko. Batek erdi ahantzia zuen gertaera: udal kutxak zuzendaria behar du, Miguel Javier Urmenetak erretiroa hartu duelako.

Udalak hautagaiak aurkezteko epea zabaldu, eta Pipe Sarasak irabazi du lehia.

Urralburu sozialista, orduan, espantuka hasi da, haren ustez Sarasa ez baita batere egokia postu hori hartzeko. Ikastolako aita zelako, agian.

Irakurtzekoak dira Urralburuk egun haietan esandakoak. Kutxa politizatzeko arriskua aipatzen zuen. Gaurko talaiatik ikusia, txistea dirudi, baina batere graziarik ez duen txistea.

Sarasak, azkenean, atzera egin zuen. Eta hogeita hamahiru urteren buruan, oraindik zurrunbilo nazkagarri hartan sarturik gabiltza: nafar onak eta txarrak, mezu ergela baina politikoki eraginkorra. Eta paregabea batzuen poltsikoak berotzeko.

Ikusteko dago, behingoz, diskurtso ergel hori indargabetzeko gai ote garen. Arrazoi askorengatik, orain dugu aukera hoberena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!