Gastatu gabeko hitzak

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2015ko ots. 26a, 12:54

Dinouart frantziarrak liburuxka oso interesgarria idatzi zuen hemezortzigarren mendean: “Isiltzeko artea” du izenburu. Ez baduzu fundamentuzko deus esateko, isilik egon, eta luma hartzerakoan ere, zuhur jokatu. Pentsatu ongi idazkiak merezi duen ala ez, eta argi ez baduzu, zakarrontzira bota, bestela, argitaratu eta gero erremediorik ez duelako. Horixe da idazlearen gomendioa.

Hobe, bai, guztiok aholkua kontuan hartu izan bagenu. Ergelkeria gutxiago esan eta argitaratuko genituen.

Liburuaz askotan gogoratu naiz: Parlamentu eta komunikabideetan zenbat diskurtso hutsal, mamirik gabeak, topikoegiak, aspergarriak, sorpresarako zirrikiturik gabeak.

Zorionez, besterik ere bada. Entzule edo irakurleari, noizean behin, bestelako hitzez gozatzeko aukera ematen zaio: benetakoak, barnetik ateratzen direnak, gastatu gabeak.

Azken bi asteotan, Julio Sotok Berrian argitaratutakoak, esaterako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.

Bazkidetu zaitez!