Greziara begira

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2015ko urt. 29a, 14:19

Alexis Tsipras azkar ibili da. Hauteskundeak irabazi eta biharamunean gobernu egina zuen. Hasteko, ez da seinale txarra. Kontua da, dakizuenez, txanponaren ifrentzuak bi datu kezkagarri dituela: sozio bila hasi eta talde ultraeskuindarra aukera izana, batetik, eta, bestetik, sortu berria emakumerik gabeko gobernua izatea. Egoera aldatu nahi duen gobernu izanik, bata zein bestea ez dira oso ulergarriak.

Baina, tira, eman diezaiogun merezi duen konfiantza, ehun egunekoa gutxienez. Aldez aurretik badakigu gobernu berriarena ez dela erronka makala. Horregatik, agian eszeptiko izatea litzateke zuhurrena. Kontua da amets egiteari uztea ez dela batere ona, Europako sozialdemokraziak frogatu duen bezala.

Europak amets egiten dakiten politikariak behar ditu, ilusioa islatzen dutenak. Eta horretan sozialdemokraziaren porrota erabatekoa izan da azken bi hamarkadetan. Garesti ordaindu du Grezian, lurrikara politikoa eraginez. Itxura guztien arabera, ez da urteko lurrikara bakarra izanen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!