Majoak, bai

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko abe. 22a, 12:53

Majoak dira, bai, hori ezin uka. Madrilen, edo Sevillan, edo Burgosen denok izan nahi genituzkeen lagunak. Urtean behin-bitan elkartzekoak, eta kañak, eta que tal por ahí abajo, eta qué tal por ahí arriba, eta tenéis que subir, eta tenéis que bajar, eta ikusi arte, sí, ikusi arte, eta bakoitza bere etxera. Baina, arraioa, eskaileretan topatzen dituzularik, edo aldameneko atean, edo etxean berean, aizu, etxean berean, eta gurea uste genuen tokia, guretzat hartzen genuena, eskubide osoz hartu ere, toki hori, bada, beretako hartzen dutenean, orduan, joder, orduan ez dakit hain majoak diren, alor aunitzetan gurekin daudela erraten badute ere, eta horietariko franko euskaraz mintzatzen badira ere, eta erabakitzeko eskubideaz mintzatzeari uko egiten ez badiote ere, bada, joder, ez dira guretarrak. Ez dira. Eta guretarrak ez badira, ostia, nola joan dira denak haiekin? Nola arraio? Semea, eta alaba, eta ilobak, eta arreba gazteena, eta… Ze…, joder, ze koño egin dugu guk? Ze koño egiten ari gara? Zetan ari gara?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!