Jihadista bat gure artean

Erabiltzailearen aurpegia Aingeru Epaltza 2015ko abe. 1a, 12:24

Hara non guk ere bagenuen jihadista bat gure artean. Hurbil-hurbil, Sanduzelai auzoan. Proselitismoa egiten omen zuen, eta Siriara joateko prest omen zegoen. Lehenago, batek daki. Batek daki gu ere arriskuan bizi izan ez ote garen oharkabean. Batek daki ez ote zitzaion belarriak berotzen ari institutuan “puto moro” hamaika aldiz aditu duen gaztetxo bati, bere burua Gazteluko Plazan leher zedin, igande eguzkitsu batean, bermutaren orduan. Edo dena, erran dudan hau barne, psikosi hutsa ez ote den, psikosi interesatua. Beldurra izan dezagun, eta txintxo-txintxoak izan gaitezen, eta, okertu gabe, behar denari eman diezaiogun botoa.
Hara non guk ere bagenuen jihadista gure artean, eta jadanik ez dugu. Nola egon behar dugu orain, lasaiago edo urduriago?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!