Oskorrik, Benitorekin batera Euskal musika betidanikotik gelditzen zaigun azken ikurrak, agertokiak utziko ditu heldu den udazkenean, 40 urtez jo eta jo aritu ondotik. Ameriketako moldeetatik hurbilago daude nire musika zaletasunak, baina nire bihotzak beti gorde izan du toki bat Natxo de Felipe eta enparauentzat. Haren irribarreagatik izanen zen. Hasiera-hasieratik bertzeak bezalakoak ez izateko grinagatik ere bai. Beren burua behin eta berriz berritzeko gaitasunagatik. Eta, jakina, batzuek betidanik bilbotarrak isilarazteko izan duten grinagatik. Hori guztia, seriotasuna, berdinkeria eta ezinikusia hainbertze maite ditugun herri honetan. Oskorri badoa, eta, BERRIAk oroitarazi digunez, bere proiektu guztiak bururatu gabe joanen da. Ez dakit doazen, edo bidali dituzten, ed bidali ditugun. Herri honetako kantagintzak aunitz zor die, eta aunitz galduko du haiek desagertzean. Ni, Natxoren memorien esperoan geldituko naiz. Agian eszenatokian baino gaiztoago gertatuko zaigu idaztean.