Bideko sasiak garbitzen

Erabiltzailearen aurpegia Elurre Iriarte 2016ko eka. 6a, 12:02

Bide eman euskarari. Aski metafora ederra. Euskaraz bizi nahi horretan, bidean maiz jotzen baitugu ate hertsiak, hogei metro alturako paretak, armairuak bezalako atezainak, etxeak baino handiagoko harri puskak… Parez pare izaten ditugu, euskaraz aritzea indar xahutzea bihurtzen dituztenak. Maiz nekagarri eta zoritxarrez etsigarriak.
Baina, metafora hortan sasia izan daiteke bertze elemento bat. Hau da, desbrozadora bat aski, bidea garbitzeko. Lana eskatzen duena baina egingarria. Ez duzu bertzearekin bezala etsitzen.
Halaxe ikusten dut argazkiko larunbateko manifestazioaren aldarria. Zientoka nafarrek ausardia eskatu zioten gobernu berriari: hartu makina, zikindu eskuak eta kendu bidea hartu duten aitzineko gobernuaren sasi horiek. Lana da, doike; ez da egun batez egiten ahalko, konforme. Baina ez da ezinezkoa eta, egiazki aldaketa bada, hasi egin behar da, aitzin egitekotan.
Jendea prest da sasiak garbitzeko, baina desbrozadora gobernuak du, eta bada tenorea alferkeria utzi eta lanean hasteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!