Prentsak ere, ez dit aukera handirik eman, argazki bila jo dudalarik. Zerbait erran beharko hainbertze estimatzen ez dugun eta hain aspaldikoa den sindikalismoari buruz. Batzuetan maiatzaren 1a horrekin lotzen baitugu: betiko manifara joatearekin, betiko aldarrikapenekin, betiko sindikatuekin.
Prentsan “urteroko leloak” titularra ikusi dut. Manifan, langabetuak falta zirela aditu nuen. Arratsalderako dena atzendua nuela ohartu naiz. Eta horrekin jo dut prentsa elektronikorat, atzoko edozein manifaren argazkia hautatuko nuela jakinda.
Baina, esaldi zaharrak erraten duenaren kontra, mila hitzek balio gehiago hartu dute argazkiak berak baino, eta soziologoaren hitzek eman diote indarra argazkiari: sindikatuak ailegatzen ez diren esparruetan daude prekarietate kasu handienak eta baldintza kaxkarrenak. Horra! Uste dut esaldi horrekin komentario gehiago egitea ez duela merezi. Maiatzaren 1a gure eguneroko agendan sartzen segitzea, bertzetik ez.