Irrintzia

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Goikoetxea 2019ko urr. 8a, 15:19

Irrintziekikoak eginak nituelakoan ni, eta atzera zaldun izateko egokiera suertatu, tira
suertatu, suertatu…baina ulertzen didazue, zera, entzuleokiko tartea eta distantzia hartuta
ari naizela oraingoan, hemendik, honantzagotik.
Izan ere, aurten lehenengoz, neure herrian, Beasainen, eman diot hasiera ikasturteari, eta
bai, ezer da hasieratik hasiko, baina nago sekula ez naizela hasi aurten baino hasieragotik.
Ikastetxea etxetik 100 metrora izanda, betazalpean biltzea beste kezkarik gabe lo egin,
herriko euskal, kultur eta saltsa-maltsetara inguratu baino bertaratu, eta azalpen eta bainarik
gabeko beasaindarra izan.
Bainarik gabe bizitzea baina, ez da erraza ikasleen zerrendako Anderrak Grimal ez direnean,
edo askatasuna letra larriz irakurtzerik ez duzunean, edo bertsoak ontzeko Bellosoko
aldaparik oinperatzen ez zaizunean.
11 urte izan dira, asko eta 10+1, aurrera egiteko atzera utzi nahi ez ditudanak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!