2018ko otsailaren 18an, Iruñeako Udaletxe Plazan, EKAItzek EKAIri.
Entzuten ari baldin bazara
altxa zaitez Benedetti,
gure amorru eta samina
bihur ditzazun olerki,
zure borroka gure indarra
dela baldin bazeneki...
EKAI EKAItzen ezkerraldean
geratzen da hain ederki!
Nik nire bihotz ta izenean
eramango zaitut beti.
Ikasgeletan badago lana,
bada zertan inbertitu,
beraz, besoak gurutzaturik
ez gaitezela gelditu;
kolore izan nahi dugulako
zirrikituz zirrikitu,
Ekai zerura igo ta handik
gizarte gris hau argitu,
udaberriak zu bezalako
loretxoak behar ditu.
Tratamenduak funtsezko dira
hain zaila al da ulertzen?
Ekairentzako sarritan Cruces
gurutze bat baino ez zen;
kaletik ere maiz mespretxua
baino ez zitzaion heltzen,
osasungintzan eta hezkuntzan
lanean hasi gaitezen,
gaztetxo hauek ez hiltzeaz gain
BIZITZEN hasi daitezen.
Ekaitz Goikoetxea