Martxa egin duk,
martxa,
gu FA eta RErik gabeko notekin utzita.
Iturri zaharrak
ez dik bere emaria berritzeko aski ur,
eta gure bazterrek maitagarri izateari utzi ziotek
Laboak, barka, lanbroak ezkutatu hauenetik.
Hegoak ebaki bagenizkik ez huen alde egingo,
baina horrela ez hintzen gehiago txoria izango,
eta guk txoria maite diagu,
bere hegaldian galtzen dituen lumekin
bure bihotzak irabazten dituena.
Hoa, hoa Artze, eta hartzak atseden.
Ekaitz Goikoetxea