Jaso ikastola zaharra

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren

Nire inguruan gero eta kezka handiagoa sortzen dute Iruñeko kaleetan mutil marokoarren eta aljeriarren indarkeriari buruzko albisteek. Eta egia da egoera aldatzen ari dela azken urteotan. Eta neurriak hartu behar direla. Baina gehiago dira komunikabide gehienetan oharkabean pasatzen diren gainditze-istorioak.

Jaso ikastola zaharreko mutilenak bezala. Lehenik, hainbat gazteren arteko liskar kezkagarri baten irudiak iritsi zitzaizkigun, baina handik egun gutxira, beste talde bat, gaztelania irakasten dien irakasle batek animatuta, zaborraz eta arratoiz betetako eraikin hori garbitzen hasi ziren.

Ivan Benitez kazetariaren ateratako argazki bat buruan grabatuta geratu zitzaidan egunetan. Gazte bat, koltxoi zikin batean botata eta zabor-mendiz inguratuta. Irudi horiek agian ez dira errepikatuko, mutilek 8 zaborrontzi erraldoiak bete baitituzte. Gela batzuk aldizkarietako paperekin papereztatu dituzte ere, margotzea oso garestia delako. Orain, letrina batzuk eske dabiltza.

Baina dena ez da albiste ona. Amine, 30 urteko aljeriarra, industria ingeniaritzan eta klimatizazio teknikoan graduatua, aldaketa horren liderretako bat, botila batekin eraso egin zion bertan bizi den beste mutil batek. 8 zentimetroko ebakia izan du aurpegian. Amine eta beste mutil batzuk beldurrez bizi dira ikastola zaharrean. Pobreziaren azpimunduan lehenengo biktimak dira. Baina Nafarroan bizitza duina eta etorkizuna lortzeko borrokan jarraitzea erabaki dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!