Ibrahim 22 urterekin iritsi zen Nafarroara. Bartzelonatik zetorren. Han, sei hilabetez kalean lo egin zuen eta tabernetara sartzen zen jatekoaren truke platerak garbi zezakeen eskatzera. Behin baino gehiagotan damutu zen Zuzenbide karrera uzteagatik eta abentura honi ekitea, baina familiak behar zuen.
Iruñan ikusi nuen lehendabiziko aldia kale gorrian zegoen ere eta desesperatua. Poliki, poliki, erderaz ikasi zuen, logela bat alokairu, futbol talde batean sartu eta orain Txantreako erdiko maila ikasten ari da.
Gabonetan izan du albisterik desiratuena. Urtebeterako lortu ditu paperak. Eta 3 urte eta erdi Tangerrera itzuli ezinik egon ondoren, ama besarkatu edo lagunekin barre egin ezinik, itzuli ahal izan da.
Horrela, erabateko oparia izan da berrelkartze honetan lagundu ahal izatea, non Iruñean mutil marokoar bat gehiago izatetik anaia, semea, laguna edota atzerrira joan behar izan zuen bizilaguna bihurtu da.
Halaber, bere familiak eta lagunak eskaini dizkidaten esker ona eta errespetua egiaztatu ahal izan dut. Bere musuekin, besarkadekin, barreekin eta etengabeko maitasunarekin. Gauzak horrela, Iruñera bueltatu naiz aurreiritzi batzuk zakarrontzira botata eta borroka txiki baten irabazia sentsazioarekin.
Ibrahim Institutura itzuli da ikastera, baina orain apur bat askeago sentitzen da, urtebetez legez kanpoko pertsona izateari uzteko lasaitasunarekin dagoelako eta familia eta lagunak berriro ikusteko eta Tanger ederraz gozatzeko egunak kontatzen