Joan den astean, futbol jokalari ezagun bati 4 urteko kartzela zigorra ezarri zioten neska bati sexu abusuak egiteagatik.
Espainiako egunkari batek honela izenburua jarri zion albisteari: "Santi Minaren bizitza hondatu zuen gaua ". Beste batek, "Celtako jokalaria zigortu zuen karabanako bidaia”.
Abusatzailea biktima gisa aurkezteko modu izugarria.
Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna markatzen jarraitzen duten titularren ehunka adibide daude. Tokyoko joko olinpikoetan, "Nadalen miresleak" esaten zioten igerilari bati, haren izena alde batera utzita, edo duela hilabete gutxi, Paula Badosa tenislaria aipatzen zuten David Broncanoren neska-lagun ohi gisa.
Ez da erraza begirada hori aldatzea mundua kontatzerakoan, baina prestakuntzaren bidez egin daiteke.
Iaz, Nafarroan, 64 profesionalek ikastaro batzuk hasi genituen Nafarroako Berdintasun Institutuarekin eta Emakume Kazetarien Elkartearekin, horrelako gaiei heltzeko eta informazio zorrotzagoa eta berdintasunezkoagoa ematen saiatzeko.
Oraingoz gehienak emakumeak gara, baina gizonen parte-hartzea funtsezkoa da komunikabideetako erredakzioetan aldaketak ikusten hasteko. Ea lehen urratsak ematen ari garen horrelako titularrekin amaitzeko.