Nabody hil da.

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2021ko mar. 22a, 15:56

Nabody hil da.
Ziur aski gogoratzen duzue bere gorpuaren irudia, lurrean, Kanariaseko Arguineguin portuan, Gurutze Gorriko boluntarioak duela astebete bizirik mantentzen saiatzen ari ziren bitartean.
Nabodik 2 urte besterik ez zituen.
Eta bere amaz pentsatzen dut.
Irudikatzen dut familiari deika eta kontatzen nola biziraun zuten 5 egun itsasoan txalupa txiki batean.
Nahiz eta nik ez nukeen ezer esateko indarrik izango. Agian berak ere ez.
Bitartean, Europar Batasunak eta Turkiak, errefuxiatuak eta migratzaileak Europa sakratura iristea geldiarazteko akordioa sinatu zutela bost urte bete dira.
Eta gerren edo gosearen ondorioz heriotzatik ihesi doazenek bide berriak bilatu dituzte, askoz arriskutsuagoak izan arren, Kanariar uharteetara iristen dena bezala.
Batzuetan ahaztu egiten zaigu herri migratzailea garela. Gure familiak egoera tamalgarrian joan zirela Hego Amerikara. Orduan uste dut pertsona horiek tratatu behar ditugula gure familiak beren exodoetan tratatzea gustatuko litzaigukeen bezala.
Gogoratu inork ez duela semea itsasontzi batean jartzen, ura lurra baino seguruagoa ez bada.


Isa Eguiguren

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!