Zergatik sentitzen dut hori, Boni?
Berria entzun nuenean, sabelean kriston ostikada emango balidate bezala sentitu nintzen.
Are gehiago, tristurak hartu ninduen ostiral osoan Boni zendu zela jakitean.
Orduan pentsatu nuen zergatik sentitzen nuen horrelako zerbait ezagutzen ez dudan pertsona bategatik.
Eta gogoan izan nuen Tolosako institutuan Nafarroara antolatu zuten txango hura. Denak Iruñeko museora sartu zirenean, 5 lagunek izkina okertu genuen, Txantreara iristeko asmoz, ea zorterik genuen eta Barrikadakoekin topatzen ginen.
Ezin izan genuen auzo hura aurkitu, baina Iris izeneko taberna heavy batean amaitu genuen, bere abestiak erabat hunkitutak kantatzen.
Eta ordutik hona, jada hamarkada batzuk igaro dira eta konturatu naiz Barricadaren musika nire bizitzako soinu bandaren parte dela.
Eta ez dira bakarrik kontzertuak, parrandak, lagunekin elkarrekin abestea edo askotan, etxean bakarka, haien musika entzun gozatzearen plazer hutsagatik.
Zeozer gehiago dago. Musika horrek ere sentiarazten zaitu, eta uste dut niri zoriontasun handia sentiarazi didala. Eta, zorionez, egiten jarraituko du. Beraz, Boni, mila esker hainbesteagatik eta jarraitu besteak zoriontsu egiten rock zoragarri horrekin orain zauden lekuan.
Isa Eguiguren