Begirada galdua

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2020ko urr. 26a, 12:40

Aisharen begirada galduak eta haren begiek transmititzen duten tristurak atentzioa ematen didate.

Harrotasunez kontatzen du bereberer dela, baina bere lurretik, Rifetik, ihes egin zuela Marokoko gobernuaren aurka agertzeagatik.

Rifen ez dago ospitalerik, ezta unibertsitaterik ere, eta ezinezkoa dela lan egitea dio. Horri gehitzen badiozu manifestazioetan parte hartzeagatik espetxeratu egin dezaketela, han bizitzeko aukerak desagertzen dira.

Ceutara iristeko kamioi baten behealdean 13 ordu irautea nola lortu zuen galdetzen diodanean, etsita dio ohikoa dela, eta handik segundu batzuetara, hunkituta, aitortzen du zein gogorra izan zen.

Simoren begirada, ordea, itxaropenezkoa da. Bere aitarekin landan lanean ari zela, polizia etxera joan zitzaion kartzelara eramateko baita zenbait manifestaziotan parte hartzeagatik ere.Simo ez zen etxera itzuli, egun batzuk eman zituen basoan ezkutatuta eta pateran bidaiatu zuen 3 egun luzez.

Bi gazteen helburu bakarra ikasi ahal izatea da, gero lan egiteko.Baina Nafarroako enplegu zerbitzuan esan diete ezin dutela ikastarorik egin nortasun agiririk ez dutelako. Pasaporteak ez du balio ikasteko.

Aldiz, Gobernuaren laguntza ekonomikoa jaso dezakete aldi baterako.

Zentzurik gabea, etorkizunik gabe uzten dituena, eta gogorarazten diguna eskubideak ez direla pertsona guztientzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!