Beti iruditu zait etorkin desberdina dela. Emakume afrikar ahaldundu bat, bere lanarekin, bere pisuarekin eta beti Nafarroako lurretara iristen direnei laguntzen.
Horregatik ez nuen espero atzo kontatu zidana.
Eli/ren anaia Iruñera iritsi zen, eta lana lortu zuenean, etortzeko deitu zion. 2004. urtea zen eta emakumearen familiak laguntza ekonomikoa behar zuen.
Iruñeara etortzeko, dokumentuak faltsifikatu eta bere anaiaren emaztea izango balitz bezala etorri zen. Orduan hasi zen bere infernu txikia. Anaiak ez zion kalera ateratzen uzten.Etxeko lanetan aritzen zen esklusiboki, eta janaria prestatzen, anaiaren lagunak etxera joaten ziren bakoitzean.
Gainera, anaiak pisu bat erosi zuen, Eli/ren izenean jarri zuen eta emakumeak jakin gabe anaiari botere osoa eman zion ulertu ez zuen paper batean sinatu zuenean.
Hortik aurrera, bere bizitza korapilatu egin zen. Ezin zuen inongo laguntzarik eskatu “bere senarra” lan egiten zuelako eta gainera, berak pisu bat omen zuelako.
Azkenean, emakume afrikar bat ezagutu eta bere etxean hilabete batzuetarako hartzeko eskatu zion. Orduan bere bizitza aldatu egin zen.
Atzo Elik esan zidan bizitza hau imajinatu izan balu, ez zen etorriko.
Baina dagoeneko 16 urte daramatza hemen eta Afrikatik datozen emakumeentzat erreferentea da. Hori bai, esaten dit beti begi batekin lo egiten duela, zeren eta egunen batean bere anaiak pisua ordaintzeari uzten badio, bere soldata konfiskatuko diote, eta horrek ez dio gauetan lo egiten uzten.