Gezurrak

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2020ko api. 6a, 12:22

Sare sozialetan egia bereiztea gero eta zailagoa egiten ari da. Espainiako Poliziak pasa den astean ohartarazi duenez, milioi eta erdi kontu daude sare sozialetan Koronabirusekin lotuta, albiste faltsuak zabaldu nahian jendearen iritzia manipulatzeko.

Albiste horien adibide bat da, ustezko lizentziadun batek 24 ordutan koronabirusa sendatu dezakeela eta medikuei probatzera deitzen diela.

Eta beti bezala, horietako gehienen atzean bots/ak daude, hau da, Internet bidez zeregin errepikakorrak automatikoki egiten dituen programa informatiko bat, pertsona batek egitea ezinezkoa edo aspergarria litzatekeena.

Uneotan, eskuinarekin eta eskuin muturrarekin lotzen den bots legioa dago, krisi honetan Gobernuari kalte egiteko asmo argiarekin.

Alvise Perez tuiteroak, Gobernuaren aurkako eraso etengabeengatik ezaguna denak, Toni Canto/ren aholkulariak, sare sozial horretan esan zuen Manuela Carmena, Madrilgo alkate ohiak, etxean arnasgailu bat jaso zuela ospitalean ilararik egin behar ez izateko.

Carmenak berak gezurtatu egin zuen, baina albistea oso azkar zabaldu zen, besteak beste, bertxiokatu zutenen %90 bots/ak zirelako, eta horiek nabarmen handitu zuten gezurra.

Gizon honen dianan, egungo gobernu espainiarra, euskal eta kataluniar independentistak eta feministak daude. Eta sareak gero eta pertsonaia gehiago ditu, gorrotoa eta gezurrak sortzen dituztenak, beren zikinkeria zabaltzen duten milaka kontu automatizatuekin batera.

Twitterrek berak eragotzi beharko lituzke praktika hain zikin horiek, ezkerretik edo eskuinetik datozenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!