Larunbat honetan, super Navarra Arenara gerturatu nintzen Marea taldea ikusteko. Navarra Arena izugarrizko aretoa da, benetan ikusgarria eta han 10.000 lagun geunden Berriozarko taldearen zain.
Orduan hasi ziren nire adineko eragozpenak. Kontzertua, 10.30ean hasi behar omen zen, baina minutuak pasatzen ziren eta Marea ez zen agertzen. Ordu erdi bat itxaron genuen, Agian gehiegi nire pazientziarako, baina erabat konpentsatuta ikusi ahal izan genuen ikuskizunagatik.
Eskerrak, bertan express barra bat nuela. Ez nuen inoiz horrelakorik ikusi. Express barra bat, hau suertea. Baina 3 abesti pasa eta ondoren historiako espres-barra geldoena zela egiaztatu nuen. Barra horretan benetan express zena jendearen tentsioa zen. Tiradore bat eta hiru kamarera. Eta suposatzen duzuen bezala, edaria, oso, oso merkea.
Nire zahartzaroko azken síntoma berehala iritsi zen. Navarra Arenan ezin dela erre dioten mezu erraldoiez beteta dago baina han kantaria bera ere erretzen zuen. Eta horrek guztiak pase bat du, baian ez aldamenean zegoen tipoa kea nire aurpegira botatzen, aurpegi arraro batekin begiratzen zidan bitartean.
Amaitzeko, tipa bat izan nuen aldamenean, bere energia guztia irradiatzen, bere motxilatik etengabe nire besoan kolpetxoak jasotzen nituen bitartean. Eta aldentzen saiatu nintzen, baina bera, misteriotsu, nirekin mugitzen zen. Sinestezina.
Egia da izugarrizko kontzertua izan zela, eta disfrutatu nuela, eta bai, badakit hau ez dela adin kontua baizik eta aktitude kontua eta batzutan bai, aitortu behar dut nohizbehinka “vinagres” pixkat jartzen naizela. Hori bai, prest nago hurrengo kontzerturako!