Fake news

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2019ko abe. 2a, 12:11

Fake newsen, albiste faltsuen, desinformazioaren aroan gaude. Egia esanda, hau beti egon da , baina orain, sare sozialei esker, gezur horiek oso azkar zabaltzen dira, eta gero eta zailago bihurtu da errealitatea kontrastatzea.

 

Beharba egun hauetan entzun duzu “esker-emate” egunaren biharamunean esklaboen merkatariek neguko denboraldirako beheratuta saltzen zituztela esaten dela, eta hortik datorrela 'Black Friday' izena. Ba ez, ez da egia.

 

Informazio faltsuak gizarteko edozein sektore edo gairi eragiten dio, eta ez, Granadako artzapezpikuak ez du esan ahozko sexua bekatua ez denik, Jesusengan pentsatuz egiten bada, Manresako “Manada” bortxatzeagatik akusatuak ez dira bakarrik dauden adingabe atzerritarrak, eta ez, ez dago inolako daturik bermatzen duenik 67 edo 57 haur hil zituztela haien amek 2018an.

 

Gai honi buruz, hau da, indarkeria matxistari buruz Voxen adituak dira datu faltsu horiek hedatzen. Rocío Monasteriok, adibidez, behin eta berriz esan du 31 gizon hiltzen direla urtero bikotekideen esku, gizonen 2.000 suizidio egoten direla urtero, genero-indarkeriako salaketa faltsuengatik edo egunean 350 genero-indarkeriako salaketa faltsu egiten direla.

 

Ba ez, ez da egia eta datuak kontrastatu ahal dira. Horretarako, gomendatzen dizuet “Maldito Bulo” plataforma eta batez ere, ez bidali guasapera iristen zaizun edozer desinformazioa, hau delako gezurrak azkarrago ibiltzen diren bideetako bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!