Zer egin prostituzioarekin?

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2017ko urr. 31a, 13:49

Aurreko astean abolizio sistema ezagutzeko aukera izan nuen Nazioarteko Prostituzio Jardunaldietan, Iruñean bertan. Abolizioa Suedian ezarri zuten 1.999an ikasketa eta eztabaida aunitz egin ondoren. Kajsa Elis-en ustez, bertako aktibista eta feminista, hezkuntza ezinbestekoa da. Suedian oso gaizki ikusita omen dago sexu erosketa.

Sistema horrek gizonezkoak seinalatzen ditu, hau da, sexu erosketa zigortuta dago beraientzat. Izan ere, Suedian prostituzioa emakumearen aurkako indarkeriatzat jotzen du. Hala, prostituziotik ateratzeko Administrazioak emakumeak babesten ditu hezkuntza eta lana eskainiz.

Alemanian, berriz, prostituzioa legala da. Ingeborg Kraus, sikologoaren ustez, sistema horrek porrot egin du. Emakumeen legez kanpoko trafiko hazi egin da eta lan prekarioa ere iritsi da beraiengana: low cost-a.

Sistema horretan proxenetak ez dira legezkoak baina, hotelak erosten dituzte bertan sexua modu estali batean saltzeko. Emakumeen %70ak erasoak jasan dituzte, gutxienez behin eta gizonezkoen eskaerak gero eta gogorragoak dira: haurrak eta haurdun dauden emakumeak. Emakume horien gehiengoa atzerritarra da: Errumania, Bulgaria... pobreziatik ihes egiten dutenak. Emakume horiek 30 urterekin erabat zahartuta daude. Espainian egunero prostituzioak 5.000 milioi euro mugitzen ditu eta sexu erosketan munduko hirugarren herrialdea da. Zer egin daiteke?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!