Bihotzminaren salerosketa

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2017ko ira. 19a, 13:07

Tania Head Nueva York-eko dorre bikien atentatutik bizirik atera zen. Egun horretan, bere bikotekideak bizitza galdu zuen bigarren dorrean eta historia hunkigarria medio, kazetari guztiek nahi zuten gertatu zitzaiona egun gogor horretan kontatu. Eta denborarekin, bizirik atera zirenen elkartearen buru izan zen. Baina Tania ez zen Tania, bere benetako izena Alicia Esteve zen eta egun horretan, atentatuak, guk bezala, telebistatik ikusi zituen bere Kataluniako etxetik.

Batzuentzat, bihotzminaren salerosketa oso emankorra izan da.

Madrilgo atentatuen ondorioz Lorena Candelariok Espainiako nazionalitatea lortu zuen, baita etxebizitza eta milaka euro laguntzatan ere. Eta ez, egun horretan ez zuen trenik hartu. Baina maiz agertu zen telebistan negar bizian bere gezurrezko miseriak azaltzen.

Nadiaren gurasoak, aldiz, milaka euro lortu zituzten bere alabaren gaixotasuna “saltzen”. Telebista, irratia edo sare sozialak, edozein toki bikaina zen iruzur egiteko, are gehiago pertsona ezagunak tartean bazeuden.

Dagoeneko, badugu Bartzelonako atentatuen “engainu” berria. Kasu honetan herritarren elkartasunaz baliatu dira interneten. Dirua behar omen zuen bere ilobarentzat emakume batek. Ospitalean omen zegoen eta ebakuntza berezia behar omen zuen ospitale pribatu batean, nahiz eta osasun publikoa badugun. Eta sinestezina bada ere, ziur nago beraien kontzientzia lasai asko egongo dela.

Bai, batzuetan horrelakoak gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!