ELAk Parlamentuari exijitzen dio 2016ko aurrekontuek CEN, UGT eta CCOO-en soldatak ordain ez ditzatela

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko aza. 5a, 10:22

ELAk uste du Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) zuzendari berriak erakunde horiekiko hitzarmenak bertan behera utzi behar dituela eta enplegurako formazioa ez azpikontratatzea

ELA sindikatua Nafarroako Parlamentuaren aurrean elkarretaratzen da Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) zuzendari berria Eskubide Sozialen batzarrean agertzen den aldi berean. ELAk Parlamentuari exijitzen dio 2016ko aurrekontuek CEN, UGT eta CCOO-en soldatak ordain ez ditzatela, orain arte sinaturiko hitzarmenekin bukatuz.

Zentzu honetan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) zuzendari berriak, Paz Fernandez-ek, hitzarmen horien xehetasun guztiak ezagutu behar ditu jada. Orduan, bere lehenengo zereginak hitzarmen horiek deuseztatzea izan beharko du, aspaldiko sare klientelar batzuk elikatu dituztelako Nafarroako Aurrekontuen bidez. Hortik aparte, NEZ-ek enplegurako formazioa bere gain hartu behar du, azpikontratazioaren politikari amaiera ematen.

Jakina denez, ELAk eskuratu ditu NEZ, UGT, CCOO eta UGT-ren arteko hitzarmenak, 2015ean sinaturik. Hala ere, hitzarmen hauek aurten Nafarroako Gobernuak 10,2 milio euroren balioarekin hartutako erabakien parte bat besterik ez dira.

Hor dauden datuen arabera, diru publikoaren zilegitasun gabeko erabilera maltzurra ageri geratzen da: 17 hitzarmen horietan guztira 3,9 milioi euro UGT, CCOO eta CENeko enplegatuen nominak ordaintzera bideratzen dira; honekin 122 bat soldata ordain litezke (Nafarroako batez besteko lan-kostuaren arabera). Are larriagoa da, ordea, kopuru horretan ez dagoela jasota prestakuntza ematen duten irakasleen ordaina; hau beste partida batzutan jasotzen da. CENen kasuan, gainera, 1,7 milioi euro ere aipatzen dira bere promoziorako solsaldi eta hitzaldiak emateko; milaka euro ordaintzen zaizkie hizlari aski ezagunei.

Halaber, ELAk salatu du Nafarroako Gobernuak 2015eko Aurrekontutik nomina zuzenean jasotzen duten 100 pertsonen nortasuna ezkutatu egin duela, datuen babesa argudiatuta. Halere, azalpen honek ez du funtsik, 2014ko hitzarmenetan (UPN gobernuan zelarik) argitaratu egin baitziren. Gainera, Datuen Babeserako Legea eta Gardentasunaren Foru-Legea aztertuta, ELAren iritziz ez dago inolako oinarri juridikorik oraingo Gobernuak jartzen dituen oztopoak jar ditzan, horrela CEN, UGT eta CCOOen praktikak ezkutatzen saiatzen delarik.

Ezkutatze praktika hauekin sakonduz, gaurko Gobernuak 2014ko dirulaguntzen hartzaileen nortasunak ere ezabatu egin ditu, datu horiek UPN-eko Gobernuarekin eskugarriak baziren ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!