Lakuntzako lan istripuaren aintzineko salaketa

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko eka. 30a, 09:25

Ohar honen bitartez, pasa den ostiral eguerdian Lakuntzan (Nafarroa) gertatutako lan istripua publikoki salatu nahi dugu, Sakana S. Coop.-k Sarrarte industriaguneko bere lantokian mantentze-lanak egiteko azpikontratatutako Gogor, S.A. enpresako langile baten heriotza eragin zuena, hain zuzen.

 

Antza denez, hildakoa (J.M.R.G, 43 urtekoaeta Corella-n bizi zena) aipatu lantokiko eraikineko teilatuan ari zen lanean oraingoz ezezagunak diren arrazoiengatik 15 metro inguruko altueratik erori eta honen ondorioz bizitza galdu zuelarik.

 

Lehenik eta behin hildakoaren senitarteko eta lankideei gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu, Nafarroan azken hiruhilekoan lan istripuan hildako 8. pertsona litzatekeenaren eta pasa den ostegunean Zumarraga-ko (Gipuzkoa) Arcelor Mittal-en hildakoarekin batera 24 ordutan gertatutako bigarren lan istripu hilgarriaren aintzinean gure haserre bizia erakutsi nahi dugun aldi berean. Zentzu horretan azken ezbehar honen erantzun gisa eragile sindikal eta sozialekdeitutako protesta mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.

 

Lan istripu mota honek azken boladan areagotzen ari den eta Euskal Herriko langile guztiok pairatzen dugun lan-ezbeharren ondorio beltzen adibide garbiena izaten jarraitzen du. Pasa den asteko azken bi heriotzekin eta lan-gaixotasunen ondorioz hildako langileak kontuan izan gabe, 26 lirateke 2015. urte honetan zehar Hego Euskal Herrian beraien lanpostuetan bizitza gaudu duten pertsonak.

 

Langileriaren segurtasun eta duintasunezko lan-baldintzen aurka joz berehalako etekin ekonomikoak lehenesteko estrategiaren baitan kokatzen diren betegabetze patronalak bereziki onartezinak iruditzen zaizkigu, horregatik gertaerak lehenbailehen argitu eta gertatutakoaren ondorioz leudeken ardurak finkatze aldera baliabide guztiak jartzea eskatzen dugu.

 

Era berean, gisa honetako lan-istripuetan faktore berdinen presentzia behin eta berriz errepikatzen den honetan (segurtasun neurri eza, kontrolik gabeko azpikontratazioa, informazio falta, eta abar), Nafarroan lan osasun eta segurtasunean ardura daukaten erakundeek arlo honetan enpresek dauzkaten betebeharren aplikazioa bermatzeko berehalako eta eraginkortasunezko neurririk ez hartzea deitoragarria deritzogu.

 

Hainbat esparrutatik suspertze ekonomikoa aipatzen den honetan, langileon bizitza eta osasuna erdigunean jarriko duen beste lan-harreman eredu bat ezartze aldera aurrera egin ezean lan-ezbehar kopuruaren handitzea etorriko dela ohartarazi nahi dugu, azken urteetan krisi ekonomikoaren aitzakian garatutako doikuntza politiken eraginez areagotu den lan-baldintzen etengabeko prekarizazioaren ondoriozko ezbehar kopuruaren handitzea hain zuzen.

 

Egoera honen aurrean, lan-esparruan neurrigabeko presentzia onartezina daukaten prekarietate-faktoreekin (lan-erritmo eta jardunaldi jasangaitzak, aldibaterako eta behi-behinekotasun maila altuak) amaitzeko eta Nafarroako langileon lan-baldintza duin eta kalitatezkoen helburua eskuratzeko bidean lagungarri izango diren neurriak lehenesteko eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!