NAFARROAN 24.507 PERTSONA DAUDE LANGABEZIA PRESTAZIORIK GABE (%52,8a)

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko eka. 3a, 09:35
Langabezian daudenek jasaten duten egoera larriari Gobernuek ematen dieten erantzuna langabezia sarien gastua %22,5 jaistea da

Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur argitaratu dituen datuen arabera Nafarroan 44.676 pertsona izan dira langabezian maiatzan, apirilean baino 7.628 gutxiago eta duela urte bete baino 17.840 gutxiago. Honela langabezia tasa %14,6an kokatzen da, EB-28koa baino 4,8 puntu altuagoa (%9,8).

 

Dena den, langabezia zerrendetan izena emanda daudenen kopurua jaitsi izanak ez du egoera hobetu denik suposatzen:

 

  • Langabezian daudenen %52,8ak ez du inolako prestaziorik jasotzen. Nafarroan 24.507 pertsona daude langabezian eta inolako prestaziorik jaso gabe. Eta nahiz eta langabezia 4.480 pertsonatan jaitsi izan azken urtean, prestaziorik jasotzen ez dutenen kopurua 2,8 puntu egin du gora.

  • Maiatzan 22 milioi euro bideratu dira langabezia prestazioak ordaintzera, duela urte bat baino %22,5 gutxiago. Epealdi horretan langabezia %9,1 jaitsi bada ere.

  • Beste alde batetik, eta BAiren arabera, enplegu partzialak ia 1.000 gehiago dira azken urtean, ia bost enplegutik bat partziala izateraino.

  • Gainera 2015ean sinaturiko kontratu guztien %94,5a aldi baterakoa izan da.

 

Gizartearen egoerak eta enpleguarenak ez du inolako hobekuntzarik erakusten. Alde batetik Nafarroa, langabeziari dagokionez, Europako buru izaten jarraitzen du, eta langabezian daudenak Gobernuen babesik jaso gabe jarraitzen dute. Beste aldetik, enplegu berria aurkitzen dutenek gero eta lan baldintza okerragoak dituzte, partzialitate eta behin-behinekotasun gehiagorekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!