Afapnak eta Nafarroako Gobernuak bat egiten dute Administrazioaren hauteskunde sindikalen posta bidezko bozketan iruzurra egitearen alde

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko api. 28a, 09:22
Correosek ELAren salaketarekin bat egin du arbitraje-saioan, ia sindikatu guztiak bezala; orain, ebazpenaren zain geratu da prozesua

Foru Administrazioaren hauteskunde sindikalen iruzurraren aurkako ELAren salaketa arbitraje-saiora iritsi da gaur. Bertan, Afapnak eta Nafarroako Gobernuak bat egin dute posta bidezko bozketan diseinatutako iruzurra egitearen alde. Bi erakunde hauek defendatu dute botoa eskatu ahal dela beste pertsona baten izenean, sinadura eta NANaren kopia bat erantsiz soilik. Hala ere, Afapnaren presidentea eta Funtzio Publikoaren zuzendaria (Gregorio Eguilaz) ez dira gaurko saioan agertu eta eginkizun deseroso hori euren mendekoen bizkarrean utzi dute.

Zenbait hauteskunde mahaitan badira ehunaka boto iruzur eginez eskatuta, Aragoiko eta Errioxako bulegoetan zigilatuta hain zuzen; horrela, argi dago, edozein kontrol ekidin nahi izan dutela. Zentzu honetan, atzoko arbitrajera Correoseko ordezkari ofizial bat agertu zen, eta modu irmoan eskatu zuen Afapnak eta Nafarroako Gobernuak defendatzen duten iruzur hura baliogabetzea. ELAz gain, ia sindikatu guztiek eskatu zuten boto delegatuen baliogabetzea, hauek izan ezik: Afapna (boto mota hau defendatu zuen espresuki), Steilas, USO, AFP-Policia Foral eta ANPE (atzoko arbitrajean inhibitu ziren).

Atzoko saioaren ondoren, arbitrajearen arduradunak diren letradunek eztabaidatuko dute egun batzuetan zehar eta laudo bat emango dute; ziurrenik, eta atzoko frogak entzun ondoren, laudo honek baliogabetu beharko lituzke boto delegatuaren prozedura eta baita modu horretan sartu diren botoak ere. Dena dela, nabari geratu da Afapna eta UPNren Gobernuaren arteko aliantza; honen ildo politikoa hauteskunde mahaietan eragitea izan da, mahaiek iruzurrean oinarritutako botoa onar zezaten, kasu batzuetan gainera, sindikatuei ekitaldi publiko batzuetara bertaratzea galarazi diete. ELAk ez du zalantzarik: langile publikoek jakingo dute beraien botoaren bidez prozesu honetan agertu diren jarrera ezberdinak baloratzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!