6.100 enplegu suntsitu dira

Erabiltzailearen aurpegia ELA Nafarroa 2015ko api. 24a, 09:18
Langabeziak bere horretan jarraitzen duen bitartean, prekarietateak gora egiten du

Gaur argitaratu da INEk egiten duen Biztanleria Aktiboaren Inkesta 2015eko lehen hiruhilekoko datuekin. Hauek dira ondorio nagusiak:

 

  • Langabezian 47.900 pertsona daude (duela hiru hilabete baino 1.500 gehiago eta duela urte bete baino 5.900 gutxiago). Langabezia tasa % 15,6koa da, 28-EBeko bostgarren altuena Grezia (% 26,3), Espainiar Estatua (% 23,8), Kroazia (% 18,5) eta Zipreren (% 16,3) ondotik.

  • Prekarietatea hazi da. Azken urtean enplegu partzialek (enplegu guztien % 18a partziala da) eta behin-behinekotasunak gora egin dute (tasa % 22,6koa da). Baina badago enplegua prekarizatzeko beste modu bat ere. Izan ere azken urtean soldatapeko 7.400 enplegu suntsitu diren bitartean, menpeko autonomoen hazkundea eman da. Honela beraien kabuz lan egiten dutenak eta soldatapekorik gabeko enpresak dituztenak 10.700 gehiago dira.

 

Datu hauek Nafarroako egoera larriaren erakusle dira, non langabezia izugarria den eta prekarietatearen igoera jasangaitza izatera iristen ari den.

 

Egoera honen aurrean onartezina da enpleguaren errekuperazioaz hitz egitea. Langabetu kopurua jaisteak ez du enplegua sortu denik suposatzen. Izan ere azken hiruhilekoan lana zuen jende kopurua 6.100 pertsonatan jaitsi da, hau da, 6.100 enplegu suntsitu dira. Langabetu kopurua jaistea biztanleria aktiboa azken hiruhilekoan 8.000 pertsonatan jaitsi izanarekin lotuta dago.

 

Begi bistakoa da ezartzen ari diren politikak langabeziaren arazoa ez dutela konpontzen eta, gainera, prekarietatea handitzen dutela. ELAk enpleguaren inguruan orain arte onartutako aldaketak eta hartutako erabaki guztiak helburu horrekin egin direla askotan salatu izan du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!