Nekazaritzako erakundeak gaitzesten du 2015ko/2 Errege Dekretu legea aurreko uholdeetan 2003 eta 2007. Urteetan onartutakoarekin lotura gehiegi izatea, izan ere praktikan laboreen kalteen %80 laguntza sistematik at geldituko dira, lotzen baitute aukera hau aseguruak aurretik kontratatu izanari
Iruñean, 2015ko martxoaren 9an. Larunbata honetan kaleratutako 2015/2 Errege Dekretu Legea, non premiazko neurriak hartzen diren urtarrila, otsaila eta martxoan izandako uholdeek euriteek, elurteek zein haizeek utzitako kalteak, urak hartutako azaleraren %80 baino gehiago diru-laguntzarik gabe geldituko da.
Merezi du gogoraztea EHNEren eta Aragoiko UAGA zein Errioxako UAGR COAG-Valle del Ebro osatzen duten elkartasunen aldarrikapen nagusia zela laboreetan izandako galeren %100 kalteak ordaintzea. Horrela, aipatu Dekretuaren 9. Artikuluaren lehenengo puntuan diote: artikulu honetan jasotako diru-laguntzak bideratuko direla Nekazaritzako Aseguru konbinatuen Plangintzako eta indarrean diren aseguru-polizak dituzten eta legearen 1. artikuluan zehazten den eremuan kokaturik dauden ustiategietara, Europako Batasunak agintzen duenaren arabera, bere ekoizpenean %30eko galerak baino gehiago izan badituzte
Zentzugabekeria
EHNEk zentzugabekeriatzat jotzen du aipatu baldintza, izan ere salbuespen eta aparteko egoeran gaude gaur. Horrela, Europako araudi berak zehazten du, laguntza estatalen araudiaren bitartez, jasotako ezbeharrak natura hondamendia bada, ekoizpenean izandako %100aren galerak babestu daitekeela, nahiz eta aseguraturik aldez aurretik ez izan, gain ordaintzen ez bada, kontratutako polizen arabera. Izan ere, ekoizpen ezberdinen kontratazio datuei so eginez ulertzen da EHNEren kritika. Hain zuzen, bazka, zainzuriak, negutegiak edota orburuen kasuan ikus daiteke ez dagoela eremurik aseguraturik. Egoera eta aldarrikapen hau COAGek azaldu dio gaur goizean Ministerioari izandako bilera batean eta EHNEk berriz, gauza bera egin du gaur goizean ere Esparza Kontseilaria eta Nekazaritzako saileko buruekin izandako hasierako berriketaldian
Gainera, aipatu Errege Dekretuak, egun hauetan bisitatu gaituzten arduradun politiko ezberdinek ez ohikoa zela iragarri dutelarik, aparteko gutxi du.
Kaltetuei iragarri duten Gizarte Asegurantzako kuoten salbuespenaren aurrean, hiru hilabeteko atzerapena planteatzen da. Ez da beharrezkoa errege dekretua ateratzea, izan ere egungo legeriak hauxe baimentzen du eta.
Aldi berean, EHNEk gaitzesten du 2015ko ondasun higiezinen zergaren ordainketen salbuespena, non eskatzen da uztako galerak aseguratzeko sistema publikoa eta pribatutik kanpo dauden laboreak izan behar dutela.
Beraz, errege dekretua dugu aurrean asetzen ez duena sektoreak zuen itxaropena ezta garrantzi handiko egoera honi. Ikusteko dago ezin txarragoa den errege dekretu honen aurrean Ministerioak zuzentzeko duen gaitasuna. Aldi berean, aurkeztu dituzten neurriak nola osatuko dituzten autonomia-erkidego bakoitzean.
Dena dela, EHNE-GOAG-ek administrazio eskudunei gogoratuko die iragan astean aurkeztu zuen aldarrikapen taula:
%10ko aseguratze indizea baino gutxiago duten laboreen %100 kalte-ordaina. Kalteak ordainketak errenta galerak uda-udaberriko laboreen landaketetan kalteak izan badira.
-Kaltetutako azpiegiturak berehala konpontzea.
-2015ko gizarte asegurantzaren ordainketen salbuespena.
-IBIaren ordainketaren salbuespena
-Zerga tratamendu egokia