Gu ere izan ginen New York-en!!!

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko dantzariak 2014ko aza. 26a, 15:20

Orain gutxi aurkeztu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Cano-k eta Jorge Alderetek "Black is Beltza" izeneko proiektua: Nobela grafiko batez, erakusketa batez eta hainbat kontzertuz osatutako proiektu disziplina artekoa. Eta guztiaren oinarrian gurekin zerikusia duen istorioa:

1965. urtean Erakusketa Unibertsala egin zuten New York-en, eta hori dela-eta urte hartako urrian, Iruñetik erraldoien konpartsa eraman zuten "sagar handiraino". Baina erraldoi guztiak eraman zituzten? Ez! Errege-erregina amerikarrak, beltz kolorekoak, Iruñean geratu ziren, garai hartan puri-purian zegoen apartheid-a tarteko, arazoak ekiditeko. Hari horri tiraka eraiki dute proiektua Muguruzak, Cano-k eta Alderetek. Bisita hark iruindarrondako kuttunak diren zenbait argazki utzi zituen, azpiko hau, adibidez!

erraldoiak

Baina normalean ospea eta argazkiak erraldoiek eramaten badituzte ere (baita gaur egun ere), erraldoiak ez ziren bakarrik aritu New York-eko kaleetan dantzan, Iruñeko dantzariak ere bertan izan ginen! Gure taldeko "batallitetako" bat da hori, baina orduko dantzarien material grafikorik ikusi gabeak ginen orain artean. Fermin Muguruzarekin harremanean jarri eta baietz, berak ikusiak zituela dantzarion zenbait argazki bosgarren etorbidetik karrikadantzan. Fermin-i esker lortu genuen hemen azpian ikus dezakezuen kapitainaren argazkia eta ondotik, Iruñeko artxibategira jo eta bere ondokoa ere eskuratu genuen.

2014-11-21 13.58.34-12014-11-21 13.58.34-3

Heldu den urtean beteko dira 50 urte gure dantzariak (eta erraldoiak) New York-en izan zirenetik eta eskertu nahi diegu Fermin, Harkaitz eta Jorge-ri holako istorio bitxi bezain ederrei hautsa kendu eta ahanzturatik ateratzea!

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!